TREFF¥PUNKT Aleman ikastaroak
Lerne Deutsch : Intensivkurse  für Erwachsene

TREFF PUNKT Aleman ikastaroak

helduentzako ikastaro trinkoak

 

TREFF PUNKT Aleman ikastaroak
Irakasle eta ikasleak TREFF PUNKT-en

+++ Talde txikietan eta azkar aurrerapausuak lortu nahi dituenak gugan aurkituko du aukerarik egokiena +++

Ikasi eta praktikatu ezazu alemana talde txikitan eta bakarkako klaseetan Alemaniako Hizkuntz Instituturik goraipatuenetariko batean. >>> bereizten gaituena

1995. urtean gure ibilbide arrakastatsuari hasiera eman genionetik 30 lurralde desberdinetatik etorritako ikasle eta langileek parte hartu dute gure aleman ikastaroetan. Hauek unibertsitateetatik, beren kontura edota enpresetatik etortzen dira guregana. Hauen artean aipatzekoak American Airways, Bosch, BMW, British Airways, DaimlerCrysler, Deutsche Bank, Hewlett Packard, Iberia, KPMG, Lufthansa, Price Waterhouse Cooper, SAP, Shell, Siemens etabar.

GURE BEREIZGARRIAK

+ goi mailako klaseak bereziki helduentzako prestaturiko ikastaro programarekin

+ 2 irakasle taldeko klaseak aberasgarri eta interesgarriago egiteko

+ ikastaro talde txikiak bataz beste 5 partehartzailerekin, ikastaro trinko baten bermea

+ ez dago alferriko denbora galtzerik:
++ Internet bidezko azterketa zehaztuaren bidez lehen egunetik has zaitezke dagokizuna ikasten
++ Jai egunak konpentsatuak izango dira

+ ikastaro formazio malgua - taldekako eta bakarkako klaseak batera hartzeko aukera - egokitzapenak posible dira ikastaroak dirauen artean

+ Hitzegin - Entzun - Ulertu: klaseak erdiz-erdi mintza praktika eta gramatikan banatuak

+ zure aurrerapausuen etengabeko jarraipena elkarrizketa eta azterketa idatzi bidez

+ gutxienez aisialdiko 3 ekintza gidatu astean ikastaroko prezioan sartuta

+ eskaintza gehigarria: ekonomia, politika, kazetaritza, kultura eta turismoari buruzko seminarioak

+ ezagutu itzazu alemaniarrak eta beste nazioetako pertsonak gure artean

+ deskubritu ezazu Bamberg, Alemaniako hiri polit eta seguruenetariko bat, UNESCOk munduko ondare kultural eta historiko moduan ezarria eta hiri unibertsitarioa

+ arreta bereziz aukeraturiko ostatu moeta merkeak

+ Online-entrenamendua ikastaro ostean gure ikastaroetako partehartzaileentzako soilik

Jar zaitez gurekin kontaktuan edo zuzenean internet bidezko izenematea erabili

Kalitatea eta esperientzia dira guretzat garrantzitsuena. Eskola sortu eta gidatzen duen Alexandra von Rohr eta bere taldea zure egonaldia ikastaro arrakastatsu eta bizipen ahaztezina izan daitezen arduratuko dira.

Kursprogramm informazio gehiago
German Intensive Courses      Cursos intensivos de alemán     Deutschkurse, Sprachinstitut, Sprachschule

Aleman ikastaro trinkoak helduentzako?
Aukeratu ezazu TREFF PUNKT - lehen aukera!

    

IKASTARO MOTAK

Maila guztietan ematen ditugu klaseak europako erreferentzia markoak ezarritako irizpideei jarraituz.

Ikastaro Trinkoa

20 klase ordu astean, 4 eta gehienez 8 ikasleko taldeetan:
adibidez 2 aste: 440 euro
>>> ZehaztasunakCursos intensivos de alemán

Plus Ikastaro Trinkoa

20 klase ordu astean, 4 eta gehienez 8 ikasleko taldeetan eta gainera 2, 4, 6, 8 edo 10 klase ordu bakarkako klaseetan:
adibidez 2 aste (20+4): 672 euro
>>> Zehaztasunak
Cursos intensivos de alemán

Pretakuntza ikastaroak

Goethe azterketentzako ZD, ZMP, ZOP, KDS eta unibertsitateko DSH-rako. Ikastaro Super Trinkoaren gehigarri gisa adibidez 2 aste (20+4): 672 euro
>>> Zehaztasunak
Cursos intensivos de alemán

Ikastaro Suoer Trinkoa

30 klase ordu astean, 4 eta gehienez 8 ikasleko taldeetan:
adibidez 2 aste 700 euro
>>> Zehaztasunak
Cursos intensivos de alemán

Bakarkako klaseak (One-to-One)

Hizkuntza ikasteko modurik trinkoena egunero 2 eta 8 ordu bitartean, taldekako ikastaroaren alternatiba edo osagarri gisa. Bakarkako ordutegia - asteburutan ere. Adibidez 40 ordu 2 astetan 1.390 euro
>>> Zehaztasunak Cursos intensivos de alemán

Business German /
Alemana negozio hizkuntza bezala

Zehaztasunak hemen aurki ditzakezu: www.wirtschaftsdeutsch.com

Seminarioak

"Alemana bulegoan" ... "Aurkezpen entrenamenduak" ... "Guda Alemanian" ..."Negozio hizkera" >>> Zehaztasunak

Lerne Deutsch : Intensivprogramm informazio gehiago
German seminaras     Deutschkurs und Seminrae

AISIALDI AUKERAK

TREFF PUNKT-en aisialdi programak alemanen kultura eta bizimoduan ezagutzeko aukera emango dizu eta bertokoekin hizketan egiteko aukerak izango dituzu maiz. Zure ikastaro programarentzako beste aukera bat da eta ez da aspektu turistikora soilik mugatzen.

Bamberg eta bere inguru erromantikoak edozein gustu asetzeko beste eskaintzen du eta ziur atsegingo duzula.

Teatro, kontzertu edo antzezpenetara joan zaitezke, kirola praktikatu, paseo bat eman hiri eta inguruetatik, edo Bambergen dauden 9 garagardotegietako baten bertako giro atsegin eta komunikatiboaz gozatu - Honi buruzko iritziak gure argazki galerian auki ditzakezu!

Beste aukera erakargarrietarako ere abiapuntu egokia da Bamberg. Adibide gisa Berlin, Würzburg, München, Regensburg, Nürnberg, Weimar-era egindako gure irteerei buruzko iritziak aurkituko dituzu.

deutschkurse informazio gehiago
German Intensive Courses      Cursos intensivos de alemán     Deutschkurse, Sprachinstitut, Sprachschule

GURE PARTEHARTZAILEAK

Zer iritzi dute TREFF PUNKT-eko partehartzailek ikastaroari buruz eta Bamberg-eko egonaldia buruz?

Irakur ezazu zer dioten mundu osoko gure ikasleek: www.german-language-school-review.com

OSTATUA

Ostatu hautatzerakoan aukera egokia egitea oso garrantzitsua da, horrela zure ikastaroak dirauen artean gustora sentituko zara Bamberg-en. Guk eskainitako ostatu guztiak gehienez ere eskola eta baita aisialdirako hitzordu lekuetatik oinez 20 minutura daude - bizikleta edo autobusez oraindik azkarrago noski.

  • Zure adineko alemanekin bizi
    Gela indibidual bat izango duzu etxebizitza pribatu batean alemanekin. Norberak bere gauzak egin eta sukalde konpartitua. Prezioa: 87 euro asteko.
  • Familia batean bizi
    Gela indibidual bat izango duzu eta 107 eurogatik astean gosaria barne edo 152 eurogatik erdi pentsioan.
  • Apartamendua / estudioa
    Zentruan bertan, erosoa eta internet konexioarekin. Prezioak 35 eta 65 euro bitartean eguneko.
  • Hotelak eta pentsioak
    Kategoria guztiak aurki ditzakezu. 40 eurotan hasitako ostatuetatik 150 euro arteko kongresu hotel modernoetara. Guk alde zaharreko hotel erromantiko bat gomendatzen dizugu eguneko 70 eurogatik.

Deutsch lernen informazio gehiago
German Intensive Courses      Cursos intensivos de alemán     Deutschkurse, Sprachinstitut, Sprachschule

IZEN EMATEA

Zure aleman ikastaroa erreserbatzeko errezena zuzenean gurekin kontaktuan jartzea edo bestela modu errezean internet bidez:  

  • Lehen urratsa: Aukera ezazu zure ikastaroa (ikastaro tipoa eta data) eta zure ostatua. Irakur itzazu baldintzak.
  • Bigarren urratsa: Izena eman ezazu gure Online-Formularioaren bitartez, non beharrezko zehaztapen guztiak emango zaizkizun. Guk zure izen ematea ziurtatzen dugu 36 orduren barruan.
    Informazio zehatza Bamberg-erako bidaia atseginerako hemen aurki dezakezu.
  • Galderarik izanez gero, deitu zuzenean Alexandra von Rohr hizkuntz institutoko arduradunari. Telefonoa +49 951 208 30 40.

 

Kursbuchung - Deutschkurs informazio gehiago
German Intensive Courses      Cursos intensivos de alemán     Deutschkurse, Sprachinstitut, Sprachschule

Sprachinstitut TREFF PUNKT

Hauptwachstrasse 19
D-96047 Bamberg
Deutschland

Idatz iezaizu zuzenean eskolako direktoreari, Alexandra von Rohr:
treffpunkt@learn-german.com

Telefonoa : +49 951 204 404  edo

Telefonoa : +49 951 297 2510
Faxa : +49 951 20 44 74

    
Gure ikastaroei buruzko informazioa beste hizkuntzatan:
German Intensive Courses  Cours intensifs d'allemand  Corsi intensivi di tedesco  Cursos intensivos de alemán  Kurs jezyka niemieckiego  Intenzív német tanfolyamok  Intenzívní kurzy nìmèiny  Deutschkurse, Sprachinstitut, Sprachschule
Deutschtraining in Bamberg
Inhalt: Alexandra von Rohr, E-Mail: treffpunkt@learn-german.com, Sprachschule für Deutsch als Fremdsprache TREFF PUNKT
Letzte Aktualisierung: 25.07.2006 , Übersetzung: Egoitz Arteaga
© Sprachinstitut TREFF PUNKT, helduentzako ikastaro trinkoak, DAF, 1995-2006